Lorienteko Interzeltiar Jaialdia

Lorienteko Interzeltiar Jaialdia
Gouelioù Etrekeltiek An Oriant
Festival Interceltique de Lorient
Lorienteko Zeltiar Jaialdian zehar eskeinitako musika emanaldia.
Generoa : Zeltiar musika
Urtea : 1971
Lekua : Lorient, Bretainia
Iraupena : Abuztuko aste bat
Webgunea : http://www.festival-interceltique.bzh/

Lorienteko Interzeltiar Jaialdia, (bretainieraz Gouelioù Etrekeltiek An Oriant eta frantsesez Festival Interceltique de Lorient) Bretainiako Lorient hirian ospatu ohi den jaialdia da.

Jaialdia Zeltiar Herrialdeen bilgunea da, bertan hainbat herrialde eta eskualdeetako kultura, musika eta ohiturak topa daitezkelarik. Abuztuko lehenbiziko egunetan ospatzen da eta hamar egunetako iraupenarekin ezaugarri hauetako munduko jaialdirik handiena da. 1971an sortu zenez gisa honetako beste hainbat jaialdien aitzindaria da, Avilesko Interzeltiar Jaialdia kasu.

Ohituraz zeltiar herrialdeak izenarekin ezaguten diren herrialdeak partehartu ohi dute: Irlanda (Eire), Eskozia (Alba), Bretainia (Breizh), Gales (Cymru), Man Uhartea (Mannin) eta Kornualles (Kernow). Beste hainbat herrialdeek ere partehartzen dute: esate baterako Australia, Galizia eta Asturias. Mundu Zeltiarraren Urtea izendatua izan zen 2000. urtetik aurrera zeltiar herrialdeetako emigrazioa jaso izan duten herrialdeetako ordezkariak ere joan izan dira: Estatu Batuak, Australia, Zeelanda Berria, Argentina, Mexiko, baita Errumania eta Italia ere.

Bere berezitasun bat urte bakoitza zeltiar herrialde bati eskeinia dagoela da, 2008an Gales izan zen eta 2007an Eskozia. 2006. urtea Australiari eskeini zitzaion eta 2005a Irlandari. 2007an Sagardoaren Elkargoko VI. Saria bereganatu zuen [1]. 2007tik aurrera jaialdiare zuzendari artistikoa Lisardo Lombardía da, honek aurretik zegoen eta jaialdiaren sortzailea zen Jean Pierre Pichard zuzendaria ordezkatu zuelarik.

  1. el Comercio egunkariko albistea[Betiko hautsitako esteka]

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search